UEUk udazkeneko ikastaroak prest ditu

plaentxia_com 2010ko urr. 7a, 03:00

Zortzi ikastaro eskainiko dituzte Eibarko Markeskoa Jauregian.

 
 
 
 

 
 
Udako Euskal Unibertsitateak zortzi ikastaro eskainiko ditu udazkenean Eibarko Markeskoa Jauregian. Hauek dira ikastaroak:
 
-Ordenagailuz lagundutako itzulpena. Wordfast 5 Aurreratua.
-Harreman harmonikoak izateko komunikazio-trebetasunak (1. modulua).
-Moodle-ren oinarrizko erabilera (on line)
-Euskara batuaren 2. jaiotza saiakerako edukiak.
-Ipuinen funtzio pedagogikoa: balioak transmititzeko eta harremanak lantzeko.
-Aromaterapia. Sendabelar usaintsuak.
-Tantra, maitasunaren atea.
 
Soraluzetarrei dirulaguntzak
Aurreko urteetan moduan, Soraluzeko Udalak diruz laguntzen ditu ikastaroetan matrikulatzen diren soraluzetarrak. Argibide gehiago jasotzeko deitu 943 75 30 43 telefonora.
Ikastaroetan parte hartzeko berriz, deitu 943 82 14 26 telefonora, idatzi markeskoa@ueu.org helbidera edo sartu www.ueu.org orrian.