Soraluzeko AEK Euskaltegia izena emateko azken egunetan dago. Guztira 32 lagunek dihardu euskera ikasten Soraluzen. Oraingoz hiru talde bete dira, baina laugarren taldean lekua dago oraindik. Talde honek behe urratsa lantzen dihardu eta astelehenetik eguenera egunero dira klaseak, 19:00etatik 21:00etara. Taldea osatzeko premia dago eta beraz, euskara ikasteko gogoz dagoenak deitu dezala 943 751 434 telefono zenbakira.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.