Bihar Udalbatzarra egingo da udaletxean

plaentxia_com 2010ko urr. 5a, 14:14

Arizagak, Lakuestak eta Prietok errepresioaren aurkako mozioa aurkeztuko dute.

 
 
 
 
 
 
 
Bihar hilabeteroko Udalbatzarra egingo dute udaletxeko saio aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Alde batetik, 3. sektoreko erabileratik bizitegi erabilerara aldaketa egiteko jardunak arautzen dituen ordenantza bat aurkeztuko dute. Hiri lurzoruko bizitegi eremu finkatuetan dauden beheko solairuetan eta bestelako lokaletan ordenantza aldatzeko. 
 
Bestetik, Jose Luis Arizaga alkateak, Larraitz Lakuesta eta Aitor Prieto zinegotziek errepresioaren aurkako mozioa aurkeztuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.