Soraluzeko Udalak lanaldi erdia betetzeko inkestagile bi behar ditu

plaentxia_com 2010ko urr. 5a, 11:32

Udalak bi hilabeteeako eta lanaldi erdian inkestagile lanpostu bi betetzeko asmoa dauka, etxebizitza errolda egiteko datuak jaso eta galdera sortak banatu eta betetzen laguntzeko.(+gehiago)
 

Langileak zenbait ezaugarri izan behar ditu, EIbarko Enplegu Bulegoan izena emanda egotea, Soraluzen erroldatuta, eskola graduatu titulua izatea,  Euskara 2HE edo honen baliokidea.

Era berean, Informatikan ezagutza erabiltzaile mailan edukitzea baloratuko da baita gida baimena izatea ere. Izena emateko "redtrabaja.es" orriaren bitartez egin daiteke, urriaren 1 eta 11 bitartean, biak barne. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.