Sorako Erregionalak sailkapeneko lehen postuari eutsi dio

plaentxia_com 2010ko urr. 4a, 12:49

Erregionala fin dabil denboraldi berrian puntuak batu eta batu. Asteburu honetan Eibarko Gazteak taldearen aurka jokatu dute Unben eta 1-3 irabazi. 9 punturekin sailkapeneko lehen postuari eutsi diote, Bergararekin berdinduta. (+gehiago)

 
Erregional B berriz, kontrako bidean dabil. Azken jardunaldian berdindu egin du Aretxabaletaren zelaian 1-1 eta lehenengo puntua lortu du. Hala ere, azkena da sailkapenean. Jubenilek Ikasberriren aurka jokatu zuten Azpeitian eta 0-7 galdu. Sailkapenean azkenak dira 0 punturekin, Zestoarekin batera. Kadeteek Eibartarrak hartu zuten Estalan eta 0-3 galdu zuten. Hauek ere, oraingoz ez dute punturik eskuratu eta azkenak dira, Elgoibar Brekin batera. 
 
Datorren asteburuan hurrengo partidu hauek jokatuko dituzte Sorakoek:
Erregionalak-Bergara B
Erregionalak B-Eibar A
Segura Goierri - Jubenilak
Elgoibar B - Kadeteak
 
Plaentxiarrak Gipuzkoako Pala Txapelketan
Joseba Etxeberria eta Jon Gallastegi Gipuzkoako Pala Txapelketako 3. maila jokatzen dihardute. Asteburuan Euskal Jolas debarrei irabazi zien 25-12. Maila ezinhobea erakutsi dute orain arte, jokatutako hiru partiduak irabazi egin baititu bikote plaentxiarrak.
 
Laskurain eta Irujo Oñatin garaile
Atzo Oñatiko frontoian jokatu zuen Aritzek, Juan Martinez Irujorekin bikote ona osatu zuten. Partidu hasieran atzetik joan baziren ere, berdindu eta aurrea hartu zieten Xala eta Zubietari. Azkenean, 22-19 Lasku eta Irujo garaile. 
 
Urriaren 5ean Agurainen jokatuko du berriz bikote garaileak Titin III eta Barriolaren aurka, arratsaldeko 17:15ean.