Kukumixo Aisialdi Taldeak lan poltsa osatu nahi du

plaentxia_com 2010ko urr. 1a, 13:18

17 urtetik gorako herritarrak behar ditu taldean lan egiteko.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kukumixo Aisialdi Taldeak ikasturte ekin dio ikasturte berriari eta hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du. Horretarako, aisialdi taldean parte hartu nahi duten 17 urteko plaentxiarrei dei egin nahi die, Kukumixon izena eman eta hezitzaile moduan jarduteko. Titulurik ez da behar, ilusioa eta lanerako gogoa eskatzen da. 
 
Ekimenetan parte hartzeko aukera
Urtean zehar hainbat ekimen antolatzen ditu Kukumixo Pil-pileaneko Aisialdi Taldeak. Duela bi urtetik Gaztetxokoa kudeatzen du, udalekuak ere antolatu dituzte eta gabonetan, aratusteetan eta Aste Santuko oporretan beste hainbat ekimen eskaintzen dituzte. Bertan parte hartzeko ez da begirale titulurik behar. Eskatzen den bakarra gogoa eta ilusioa da.
Beraz, talde-lanean aisialdiaz gozatu nahi baduzu eman izena Kukumixo Aisialdi Taldean, deitu 943 75 13 04 zenbakira (Maite) edo koordinazioa@pilpilean.com helbidera idatzi.