Erregionalen lehen taldeak 6-1 irabazi dio Eibarri

plaentxia_com 2010ko ira. 27a, 13:28

Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatu dute herriko futbolariek. Afizionatuetako Erregionalen lehen taldeak Eibar hartu zuen Antzuolako zelaian. Etxean geratu ziren hiru puntuak, 6-1, plaentxiarrek erraz irabazi zien.(+gehiago)

 
 
 
 
 
 
 
 
Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatu dute herriko futbolariek. Afizionatuetako Erregionalen lehen taldeak Eibar hartu zuen Antzuolako zelaian. Etxean geratu ziren hiru puntuak, 6-1, plaentxiarrek erraz irabazi zien. Erregional B taldeak Eibarren jokatu zuen Urkiren aurka eta 4-2 galdu.
 
Ondorioz, sailkapenaren buruan Erregionalen lehen taldea dago 6 puntu batuta; bigarrena berriz, azken postuan punturik lortzeke. Jubenilek Urolaren zelaian jokatu zuten eta 1-0 galdu. Sorako Jubenilek ere ez dute lortu punturik bi jardunaldi hauetan eta sailkapenean atzetik Zestoa bakarrik dute, eurek bezala, punturik gabe. Kadeteek deskansua izan dute.
 
Aritz Laskurainek Adarragan jokatu zuen San Mateo txapelketa. Aritz Lasarekin bikote, 22-17 irabazi zien Olaizola eta Belokiri. Txapelketa berriz, Bengoetxeak eta Patxi Ruizek irabazi zuten.