Marraskilo Tourren IV edizioa bihar izango da

plaentxia_com 2010ko ira. 24a, 12:24

Goizeko 6:00etan irtengo da Sagar Errekatik.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goizeko 6:00etan abiatuko dira mendi itzulia egitera. Aurten, laugarren edizioa du Marraskilo Tour-ek eta ibilbidea apur bat aldatu dute:
Sagar Erreka- Topinburu-Gallastegitorre-Krabelinaitz-Txurruken-Ezozibidea-Karakate-Atseden txaboleta-Plaza Barria.
 
Denera 35 kilometro egingo dituzte mendiz-mendi, bukaeran, bazkaria izango dute Plaza Barrian. 
 
Izena emateko garaiz zaude!
Gaur izena emanez gero merkeago irtengo da izen-ematea. Horretarako, Kutxako 2101  0062 1601 2187 1321 kontuan diru sarrera egin izen-abizenak adierazita, 8 euro Soraluze Mendi Taldeko bazkideak, 10 euro besteak. Ordainagiria gorde behar da irteeran erakutsi eta dortsala jasotzeko. Irteeran ordainduz gero, 15 euro izango dira.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.