Tailerra, irailaren 28a eta abenduaren 23a bitartean burutuko da, martitzen eta eguenetan, Musika Eskolaren egoitzan.
Honen helburua, familia-antolaketa hobetzea eta norberaren zainketa eta itxura zaintzen ikastea dira, bai eta partehartzaileek beharrezko ezagutza eta trebetasunak eskura ditzaten lortzea ere etxebizitzari dagozkion kontuetan, hala nola, bazkaria egiten, etxea garbitzen, etxeko ekonomia kudeatzen eta abar, erabateko autonomia eskuratu dezaten.
Halaber, lan munduan txertatzeko beharrezkoak diren jarrera eta ezaguerak jarri nahi dira parte hartzaileen esku: disziplina, harremanetarako abilezia, bitartekoen erabilera, lana bilatzeko teknikak...
Nori zuzendua dago?
Tailerra diru-laguntzaren bate jasotzen dutenentzako dago bereziki pentsatua, laguntza hauek jasotzen dituztenak beren gizarteratzea eta lan munduratzea erraztuko duten ekintzak egitera behartuta baitaude.