Sorako taldeek emaitza kaskarrekin abiarazi dute denboraldia

plaentxia_com 2010ko ira. 20a, 13:39

 Asteburu honetan jokatu dute lehen jardunaldia Sorako futbolariek eta hiru partidutik hirurak galdu dituzte. Baliteke zer ikusia izatea talde batzuk entrenatzeke daudela eta gainetik, Ezoziko futbol zelaia amaitu zain daude denak.
 

 
 
 

Kadeteek Eibarren aurka jokatu zuten Unben eta 8-0 galdu. Datorren asteburuan deskantsua izango dute. Jubenilek berriz, Lazkao K.E. jaso zuten Estalan eta 2-3 kanpokoendako izan ziren hiru puntuak. Hurrengo asteburuan Urola K.E. izango da Jubeinlen aurkaria. Erregionaletan berriz, aurten Sorako bi talde daude eta denboraldia elkarren aurka jokatuz hasi zuten. Erregional beteranoenak, lehen taldeak 8-0 irabazi zion Erregional B taldeari. Datorren jardunaldian lehen taldeak Eibartarrak-en aurka jokatuko du Estalan. Bigarren taldeak berriz, Urki-ren aurka, Unbeko zelaian.
 
Joseba Garcia 23. Gatzagara igoeran
Gidari plaentxiarrak Gatzagara XIV igoeran hartu zuen parte joan den  zapatuan bere Renault 5GT Turboarekin. Bidea 4´150 km-ko luzera zuen. Garciak, lehen txandan 1:43,417ko denbora egin zuen eta bigarrenean, 1:44, 812koa.  Denbora totala 3:28,196 milarenekoa egin zuen eta 23. sailkatu zen. 
Lasterketa Euskal eta Gipuzkoako Mendiko Txapelketan puntuatzen da.
 
Laskurain San Mateo Txapelketan
Aritz Laskurain berriz Logroñoko San Mateo txapelketa jokatzen ari da Adarragan. Joan den asteburuan Aritz Lasarekin bikote, 22-17 galdu zuen Olaizola I eta Mendizabal II-ren aurka. Datorren domekan jokatuko du berriz han, Lasarekin berriz bikote eta Olaizola I eta Belokiren aurka. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da partidua eta ETB1ek zuzenean emango du eta ETB1ek Adarragatik zuzenean eskainiko du.