Mesedeetako Amaren jaiak ospatuko dituzte Errekalden

plaentxia_com 2010ko ira. 17a, 20:24

Bihar iparraldeko buruhaundi eta gaiteroekin hasiko da eguna eta ostean, paeila prestatuko dute. 


 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur hasi eta domekara arte luzatuko dira Mesedeetako Amaren jaiak, Errekalde kaleko 24 eta 26 zenbakien artean.  Arratsaldean umeendako jolasak eta txokolatada izango dira. Horren ostean, txistorra jana eta mus txapelketa. Zapatuko egitaraua iparraldeko buruhaundi eta gaiteroekin hasiko da eta ondoren, bazkaritan jango duten paeila prestatuko dute. Bazkal osteko nagia kentzeko tute txapelketa jokatuko da eta ondoren iparraldeko gaiteroek alaitutako erromeria izango da.
 
Domeka, jubilatuen eguna
Azkenengo eguna jubilatuena izango da. Eguerdiko 12:00etan luntxa banatuko dute eta 12:30ean 40 saski zozketatuko dituzte. Horrekin amaituko dira Mesedeetako Amaren  aurtengo jaiak.