Soraluzeko Udaleko Kultura Sailak antzerki zikloa antolatu du. Urriaren 15ean, 29an eta azaroaren 12an eta 26an izango dira antzezlanak, lau denera, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz.
Sarrerak kiroldegian salgai egongo dira zikloa hasi baino astebete lehenago, bost eurotan. Bonoak berriz 15 eurotan erosiko dira.
Urriak 15, EUSKARAZETAMOL
Jokin Oregi soraluzetarraren zuzendaritzapean, Patxi Telleria eta Mikel Martineze trilogiaren azken antzezlana eskaintzera datoz. Aurretik, "Euskara Sencilloaren Manifestua" eta "Larruaizetara" lanak taularatu ditu bikote honek eta "Dibertimentuak" izenez batailatutako trilogiaren azken alea errepresentatuko dute Zinean.
{mosimage} |
Urriak 29, LOS PERFECTOS
Antzezlan honetako aktoreak urritasun ezberdinak dituzten euskaldunak dira, amateurrak. Gidoia berriz, Soraluzen bizi den Angel Mario Fernandez argentinarrak idatzi du. Euren nahia, lanaren estreinaldia Soraluzen egitea da.
Azaroak 12, KANPAIAK JO BITARTEAN
Galder Perez zuzendari eta Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria aktore lanetan. Glu Glu konpainiaren antzezlan honek, elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten pertsonen arteko ezusteko komedia eroa eta bizia.
{mosimage} |
Azaroak 26, VUELVE BIGOTILLO VUELVE
Gabriel Reigen lan honetan kabaret satiriko estilora egituratutako antzezlana ikusiko dugu, gizarteko arazoei kritikoki eragiten diena. Kantu eta dantzekin lagundutako erritmo azkarreko lana. Aktoreek, Espainiako politiko ezagunen papelak hartuko dituzte, besteak beste, Manuel Fraga, Esperanza Aguirre, Mariano Rajoy eta Eduardo Pombar plaentxiatarrak hezurmamituko duen Jose Maria Aznar.
{mosimage} |