Merkatu Plaza gaineko lokaletan egokitzapen lanetan ari dira. Tela asfaltikoa dihardute ipintzen urik ez sartzeko eta etorkizunean, lokal horien erabilera ez dago zehaztuta. Hala ere, Kulturaren Mahaiko kide batzuek eta herriko kulturgileek lokal horien erabileraren gainean zenbait proposamen egingo dituzte. Hiru lokal daude eta batean bilera gela eta beste bietan kultur elkarteentzat biltegi bat egin nahi dute. Proposamena denen artean onartu behar dute eta aurrera badoa, udaletxean aurkeztu.
Gaztetxokoa eta arte eszenikoetara bideratutako espazioak
Honekin batera, kiroldegi gaineko lokalean Gaztetxokoa ipintzeko proposamena egingo dute. Lanak egin behar zituen enpresak kiebra jo eta ordutik, geldi dago. Bestetik, Estaziño kalean eraikitzen ari diren etxeetan 200 m2 ko lokal izango du udaletxeak eta espazio hori arte eszenikoak, dantza eskolak, pintura klaseak, yoga egiteko erabili nahi du Kulturaren Mahaiak.