Roke Trebiñok 100 urte bete zituen joan den abuztuaren 15ean. Mendeurrena ospatzeko Udaleko ordezkariek oroigarri batekin eta lore sorta batekin omenaldia egin nahi izan diote. Pozik hartu ditu Trebiñok opariak eta oraindik osasunez indartsu dagoela erakutsi du.