"Zarzuela gaua" eskainiko du zapatuan Kantaka abesbatzak

plaentxia_com 2010ko ira. 9a, 15:06

15 lanez osatutako antologia eskainiko dute zapatu arratsaldeko 20tan.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatu honetan Lazkaoko Kantaka abesbatzak Zarzuela gaua eskainiko du herriko Zinean. Antologia bat eskainiko dute, 15 lanez osatutako antologia Debora Herreroren batutapean eta Arkaitz Mendozaren pianoak lagunduta. Tartean "El barberillo del lavapiés", "Maitetxu mía" edo "Peio Joxepe" abestuko dituzte.
 
Funtzioa arratsaldeko 20tan hasiko da. Sarrerak 5 euro balioko ditu eta kiroldegiko lehiatilan eskuratu ahalko dira aurretik;  geratuko balira, zapatuan bertan ekitaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
 
Kantaka abesbatza Lazkaon sortua da, Goierriko hainbat herritako 32 abeslariz osatuta dago. Lehendik, eliz musika eta polifonia garaikidea landu izan du Kantakak eta aurten erronka berria hartu dute zarzuelak errepresentatuz. Soraluzen eskainiko duten lanean herriko abeslari batek bat kantatuko du bakarlari moduan, Eider Varela Ezoziko Ama abesbatzako kideak hain zuzen.