330 umek ikasturte berriari hasiera eman diote

plaentxia_com 2010ko ira. 7a, 15:45

27 haurrek lehen aldiz zapaldu dute gaur Plaentxi LH ikastetxea.

 
 
 
 
 
 
 
 
Plaentxi LH ikastetxeko 333 umek eskolara buelta egin dute gaur, bi hilabeteko opor luzeen ostean gelakideekin berriz elkartu eta ikasturteari hasiera emateko. 27 ume hasi dira gaur, lehenengoz, 2 urteko gelan. Batzuk irri eta besteek negar, gurasoek lagunduta hasi dute eskolako lehen eguna. Iaz 341 ume matrikulatu ziren LH-ko egoitzan, aurten baino gehiago. Ordea, irakasleek diotenez azken momentuan ume berriak iristen dira eta baliteke 333 baino gehiago izatea.
 
Haurreskolan berriz aurten 16 ume egongo dira, iaz baino bederatzi ume gehiago. Institutuan ere iaz baino gehiago, 104 ume guztira. Iaz, 96 ikasle izan zituzten.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.