Marraskilo Tour 2010 irailaren 25ean egingo da

plaentxia_com 2010ko ira. 6a, 13:28

35 kilometroko mendi buelta egingo dute.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Kirol Bazkunak Marraskilo Tour mendi itzuliaren IV edizioa antolatu du datorren irailaren 25erako. Itzuliak 35 km-ko luzera izango du. Goizeko 6.00etan aterako dira mendizaleak Plaza Barritik. Ibilbidean zehar hornidura postuak izango dituzte energiak berreskuratzeko. Itzuliaren ostean, 15.00ak aldean, bazkaria egingo dute parte hartzaileek.   
 
Izen-ematea
Itzulian parte hartzeko Kutxako 21010062160121871321 kontuan diru-sarrera egin behar da, kontzeptuan izen-abizenak ipiniz. Frogagiria dortsala hartzeko erakutsiko beharko da. Aldez aurretik Pil-pileaneko bazkideek 8 euro, besteek 10 euro. Irteeran berriz, 15 euro.
 
Informazio gehiago http://mendimartxak.creatuforo.com/  web orrialdean, Pil-pileanen martitzen eta eguenetan 19.30etik 20.30era, edo ordutegi berean 943 75 13 04 telefono zenbakian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.