Lana eta familia bateragarri egiteko ikastaro berria KZgunean

plaentxia_com 2010ko ira. 6a, 12:22

KZguneak ere ekin dio ikasturte berriari. Betiko moduan eguenero zabalduko da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Ohiko kurtsoez gain, berri bat eskainiko dute: "Lana eta familia bateragarri egiteko" ikastaroa. Bi arloak bateragarriak egiteko laguntzen tramiteak egiten irakatsiko da, informazioa zelan lortu eta dirulaguntzak nola eskatu azalduko da. (+gehiago)
 

Seme-alaben jaiotzagatik familiei laguntzak ematea, familia eta lana bateragarri egiteko langileei laguntzak ematea, mendeko senitartekoak zaintzeagatik langileeri laguntzak ematea, 
seme-alaba adingabeak zaintzeko pertsona bat kontratatzeagatik familiei laguntzak ematea.
 
Informazioa gehiago: www.euskadi.net/familia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.