Kiroldegiak ikasturte berriko jarduerak probatzeko aukera eskainiko du

plaentxia_com 2010ko ira. 1a, 15:39

Irailaren 8an eta 9an ate-irekiak antolatu dituzte ikasturteko jarduerak doan probatzeko. Izena emateko kiroldegira joan beharko da hilaren 10etik 17ra. (+albiste gehiago)

 
Irailaren 8an eta 9an ate-irekiak egingo dituzte kiroldegian eta aurten eskainiko dituzten jarduerak doan egiteko aukera egongo da. Ekintzetan izena emateko irailaren 10etik 17ra bitartean kiroldegira jo beharko da eta lehenengo hiru egunetan, iaz kiroldegiko ekintzetan parte hartu zutenek izango dute horretarako aukera. 
 
Ate-irekien ordutegia
Iraillak 8, eguaztena: Aerobik 9.30 ; Aqua-konbi 10.00 / 14.45 ; Spinning 10.00; Igeriketa helduak 10.00; Gimnasia konbinatua 11.00; Dantza 15.00; Pilates 18.00; Spinning 18.00; Gap-bosu 19.00; Aqua-konbi 19.00; Spinning 19.00
 
Irilak 9, eguena: Igeriketa helduak 9.00 / 14.15; Spinning 10.00 / 19.00; Multifitness 10.00 / 18.00; Pilates 11.00; Spinning 14.45; Body training 19.00
 
Udako argazki lehiaketako epea irailaren 30era arte zabalik
Pil-pileanek antolatzen duen udako argazki lehiaketak zabalik darrai hilabete bukaera bitartean. Animatu eta bidali zuen oporretako momentuenirudiak eta irabazi nekazal etxe baten asteburua edo Txurrukan bi lagunentzako afaria.  
 
Autobusen ordutegietan aldaketak
Gaurtik aurrera autobusen ordutegiek zenbait aldaketa jasango dituzte. Donostiako norabideko autobusetan eragingo dute gehien aldaketek. Horrela, Soraluzetik Donostiarako goizeko 11etako autobusa desagertuko da eta 8.25ekoa berrezarri. Modu honetan geratuko da Soraluze-Donostia autobus zerbitzua:
 
Soraluze-Donostia
Astelehenetik barixakura: 6.35, 8.25, 13.55 eta 20.55. Zapatuetan: 6.55, 10.55, 14.55, 18.55 eta 20.55;  Domeka eta jai egunetan: 9.00, 13.00, 17.00 eta 21.00;
 
Soraluze-Gasteiz
Astelehenetik zapatura: 6.25, 10.25, 11.25 eta 18.25. Domeka eta jai egunetan: 8.55, 12.55, 16.55 eta 20.55.
 
Soraluze-Iruña
Astelehenetik zapatura: 8.00 eta 13.45. Domeka eta jai egunetan: 8.00 eta 18.15.