San Martzial jaixak iraileko lehen asteburuan izango dira

plaentxia_com 2010ko uzt. 29a, 13:23

Plaentxiako taldeen kontzertuak, II. Paeila lehiaketa eta aurten lehenengoz, BTT itzulia antolatu dute domekarako.

 
 
 
 
 
 
 
Iraileko lehen asteburuan jaiak ospatuko dituzte San Martzialgo auzoan. Aurten gainera berritasunak izango ditu egitarauak. Domekan, lehen aldiz BTT bizikleta itzulia antolatu dute. Goizeko 10:30ean Sagar Erreka auzotik irten eta 9,7 km-ko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileen esanetan, zailtasun tekniko handidun itzulia izango da eta 645 metroko desnibel positiboa izango du. Itzulia San Martzial plazan amaituko da.
 
BTT itzulian laguntzaileak behar dituzte
Antolatzaileek itzuliko bidegurutzeetan laguntzeko jendea behar dute. Horretarako deitu 605 127 647 telefonora, martitzenetik eguenera.
 
BTT itzuliko oinarri guztiak eta informazio gehiago http://sanmatzialjaiak.blogspot.com helbidean.
 
II. Paeila txapelketa
Domekan baita, II. Paeila lehiaketa egingo dute. Bikote bakoitzak norbere generoa ekarri beharko du eta gero lehiaketako paeilak bazkalduko dituzte, ogia, postrea eta kafea antolakuntzak ipiniko ditu.
 
Parte hartzea dohan da eta izena emateko sanmartzialjaiak@gmail.com helbidean edo lehen aipatutako telefonoan martitzenetik eguenera, 19etatik 21etara deituz.
 
Hona hemen egitaraua:
 
2010 San Martzial Jaixak
 
Irailak 4, zapatua
17:00 Jaixen hasiera
17:00 Kukumixoren eskutik umeentzako jolasak eta tailerrak
19:30 Afal aurreko erromeria
23:00 Kontzertuak: Revelphone, Game Over, Pearl Harbour
00:00 Karidadeko salda egiten hasi
 
Irailak 5, domeka
10:30 BTT itzulia
12:30 Meza
13:00 II. Paeila lehiaketa
16:30 XIV. Mus txapelketa
18:00 Zezentxoak eta potxokak
19:30 Txokolatada
 
{mosimage} 
 
{mosimage}