Hiru egunez gertuko parajeak ezagutzeko aukera izan dute Kukumixok
antolatzen dituen Udaleku Ibiltarixetan ibili diren 21 gazteek. Lehenengo egunean hiru taldetan banatu eta hasi ziren udalekuak gazte plaentxiarrentzako eta horietako gehienak errepikatu egin dute aurten esperientzia.
Lehenengo egunean, Iturripe eta Ibarrola baserrietan egon dira, bigarren egunean Elgoibarko Aubixa baserrian eta azken egunean Mendaroko Haitzbeltz kobazuloa eta txokolate fabrika bisitatu dituzte. Leku bakoitzean hainbat jolasetan parte hartu dute, sukalde tailerrean aritu dira, karaokean, gaubelan...
Hona hemen hainbat momentu iruditan:
Sukalde tailerra
Gaubela eta karaokea
Mendaroko haitzbeltz kobazuloan