Soraluze Sariaren XXXIII. edizioa joan den domekan jokatu zen. Otsailean egin behar zuten arren, eguraldiagatik atzeratu zuten domekara. 116 km-ko ibilbidea egin zuten txirrindulariek, Soraluzen hasi eta Eskoriatza eta Mendarotik pasa eta gero, Soraluzen amaituz.
Helmugara lehenengoa iristen Seguros Bilbao taldeko Victor Cabedo izan zen, 2:42:55 segunduko denbora eginda. Bigarren eta 16 segundu beranduago Cafes Baque-ko Juan Tamayo, eta Cabedo baino 26 segundu beranduago Cafes Baque-ko Daniel Diaz izan zen. Hirugarren postuan sailkatzeaz gain, Mendiko saria eskuratu zuen Diaz-ek.
Bestelako sariei dagokionez, Soraluzetar onenari saria lau lagunek jaso zuten: Alberto Guineak (Naturgas), Lanizbarrutiak (Debabarrena), Soraluzen jaioak baina kanpoan bizi direnak eta Euskal Herria trofeoa Pello BIlbaok.
Sari banaketaren ostean Juan Mari Oregiri omenaldi edo eskertza txiki bat egin zioten antolatzaile lanetan bere lagun izaten dituen gainerako lagunengandik. Txirrindularitzaren alde egin duen eta egiten diharduen lana eskertzeko, oroigarri bat jaso zuen bere iloben eskutik.
Hona hemen domekako momentu batzuk iruditan: