Erretratu eta margolan bereziak ekarriko dituzte Oreka Art galeriara. Oraingoan, Barbara Stammelen lanak ikusteko aukera egongo da, Getarian urte askoan bizi den artista alemaniarraren olioan eginiko margolanak.
Erakusketa aurpegi erretratuz beteko du eta begietara begiratzen duten koadro handiez, batzuetan begiralea deseroso sentiaraziz. Margoak tamaina handikoak dira, figuratiboak eta kontzeptualak. Erakusketari berriz, "De ondinas y sirenas" izena ipini dio Stammelek. Antza denez, ondinak, mitologia germaniar-eskandinabiarreko izakiak dira, hemengo lamien antzera laku, ibai eta basoetan dabiltzanak.
Barbara Stammel (1960, Söcking-Stanberg, Alemania) 1995etik Getarian (Gipuzkoa) bizi da eta Euskal Herrian erakusketa asko egindakoa da, Donostian, Iruñean, Zarautzen edo Zumaian. Baita, Marbellan, Madrilen,
Sevillan,
Bartzelonan eta Alemaniako eta Frantziako museo eta galerietan ere.
Oreka Art-eko ordutegia
Uztailaren 16tik abuztuaren 1era, astelehenetik barixakura 18.30etik 20.30era, zapatu eta jaiegunetan 12etatik 14etara. Bihar arratsaldeko 19etan inauguratuko dute erakusketa.