Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, epaiketa hasiko den egunean

plaentxia_com 2010ko uzt. 14a, 13:41

Soraluzeko Babes Taldeak elkarretaratzera joateko deia egin du, arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrixan.

 
 
 
 
 
 
Udalbiltza kasuan auzipetuek hurbil dute epaiketa. Bihar eta etzi izango da Madrilen eta 22 lagun daude tartean, 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari aurre egin beharko diotenak ETA-ko kide izatea leporatuta.
 
Soraluzen babesa emateko hainbat ekimen egin dira eta bihar ere elkarretaratzea egingo dute Plaza Barrixan, arratsaldeko 19:00etan. Soraluzeko Babes Taldean babesa ematera joateko deia egin du.
 
Zapatuko manifestaziora joateko autobusa
Babes Taldeak jakinarazi duenez, zapatuan Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa ipini du eta soraluzetarrei bertan parte hartzeko deia egin die, bereziki zinegotzi ohi guztiei. 16:00etan irtengo da Amutxastegiko geltokitik. Lehenebailehen izena ematea komeni da, barixakua baino lehen. Horretarako lekuak: Arrano taberna, Batzokia, Bolia taberna, Gaztetxea eta Gaztelupe taberna.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.