Gaur amaituko dira San Andresko jaiak

plaentxia_com 2010ko uzt. 12a, 16:18

Bazkalostean Lizaso eta Egaña bertsolariak arituko dira.

 
 
 
 
 
 
 
 
Barixakuan hasi ziren San Andresko jaiak eta gaur izango dute azken eguna. Goizean zehar meza eta umeendako jolasak egon dira eta gaur, auzokoen eguna denez, bertakoek elkarrekin bazkalduko dute. Bazkalostean puntako bertsolariak arituko dira, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. 
 
Arratsaldean emakumeen bola saria  jokatuko dute eta jaiei amaiera emateko Laja eta Lutxurdixoren erromeria egongo da.
 
Urtzi Telleriak irabazi du III. San Andres Harria Txapelketa
Zapatu eguerdian kanpaiak jo eta beherala eman zioten jaiei hasiera. Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatu zuten, herri afaria egin zuten eta ostean Triki Ta Ke-rekin erromeria egon zen.
 
Atzo berriz, pelota partiduak, trikitilariak eta Uxue Alberdi eta Aitzol Barandiaran bertsolariak aritu ziren. San Andres Harria txapelketa jokatu zen gero, aurten hirugarren aldiz. Lau mutilek hartu zuten parte eta 5 minututan jasoaldi gehien, Telleria urnietarrak egin zituen, 43 guztira. Bigarren Belloso endoaiarra izan zen, 42 jasoaldirekin. Hurrengo, Goikoetxea elgoibartarra geratu zen, 41 jasoaldi egin eta gero. Laugarren Eizmendi zarauztarra izan zen, 40 bider harria jaso eta gero.
 
Hona hemen atzoko argazki batzuk:
 
III. San Andres Harria Txapelketa:
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
Argazkian, ezkerretik bigarrena Eizmendi, Telleria txapelduna, Belloso eta Goikoetxea.
 
 
{mosimage} 
 
Bergarako zezentxoak eta poniak:
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}