Hamar egunen ostean Udaleku irekixak bihar amaituko dira

plaentxia_com 2010ko uzt. 8a, 13:47

Azken txangoa Garaira eta Getariara egingo dute.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ekainaren 28an hasi ziren Kukumixok antolatutako Udaleku irekixak eta ia bi aste pasa ondoren, bihar amaituko dira. Guztira 67 ume batu dira aurten, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzakoak denak.
 
Hamar egun hauetan giro paregabean ibili dira. Sei begiraleren laguntza izan dute haurrek eta hainbat ekintza burutu dituzte. Txikienek eskulan mordoa egin dituzte, eta Arraten izan dira. Nagusienak berriz, urrunago joateko aukera izan dute, Ondarroa bisitatu dute eta eguaztenetan Elgoibarko piszinara joan dira udako beroa uxatzera. Bihar azken txangoa eukiko dute, txikiak Garaira joango dira eta nagusiak Getariara. Bertan eskulanak ere egingo dituzte.
 
Udaleku ibiltarixak ate-joka
Hurrengo erreleboa Udaleku ibiltarixek hartuko dute. Uztailaren 19, 20 eta 21ean Plaentxia eta inguruak bertatik bertara eta aisialdiaz gozatuz ezagutzeko parada izango dute gazteek. Egunean zehar txoko ezberdinak ezagutu eta gau ederrak igaroko dituzte Soraluzen hasi eta Elgoibar inguruan. Izan ere, aurten Elgoibarko Aubixa baserriaz gozatzeko aukera izango dute DBHko gaztetxoek. 
 
Hona hemen Udaleku irekien momentu batzuk:
 
Joan den barixakuan Ondarroara txangoa egin zuten: 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Atzo txikienek San Ferminak ospatu zituzten:
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}