PP eta PSE-EEk ez dute babestu Euskara Biziberritzeko Plana

plaentxia_com 2010ko uzt. 8a, 13:25

Borinagak esan zuen Soraluzen badirela euskeraz ez dakiten herritarrak eta horiek ere euki beharko luketela herriko albisteak jasotzeko eskubidea.

 
 
 
Atzoko Udalbatzarreko gai garrantzitsuetako bat "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. 2010-2013 Plan Estrategikoa"-ren onarpena izan zen. Aldeko zortzi botu jaso zituen, Udal Gobernu Taldeko bost botu eta EAJren hiru, eta PP eta PSE-EEn aurkako hiru botu. Azken talde honen aurkako bozkak eman zuen zer esana saio aretoan. Plana bozkatzen zen hirugarren aldia izan zen atzokoa eta sozialistek orain arte babestu egin duten arren, atzo botua aldatu egin zuten.
 
{mosimage} 
 
Patricia Borinaga alderdi sozialistako zinegotziak azaldu zuen Planarekin ados daudela zenbait punturekin izan ezik, hain zuzen ere neurri linguistikoez diharduten puntu batzuk kenduta. Esaterako, Borinagaren ustez irakasleen eta aisialdiko monitoreei formakuntza edo herriko komunikabideen finantzaketa ez dira udalaren eskumeneko gaiak, Hezkuntza Sailarenak baino. Gainera, herri komunikabideen harira gehitu zuen Soraluzen badirela euskeraz ez dakiten herritarrak eta horiek ere euki beharko luketela herriko albisteak jasotzeko eskubidea, "zeren herria denok gara".
 
{mosimage} 
 
Mikel Santiagok erantzun zion ez zuela ulertzen orain 8 urteko Plan berberaren aurka zergatik bozkatu duten. Desberdintasunak txikiak direla eta garatzen ari den Plana dela hau. Borinagak erantzun zion gauza berdinak bai, baina "kontutxo batzuk desderdinak" direla eta horregatik egin dutela kontra. 
 
Eskari eta galderen tarteak eztabaida areagotu zuen saio aretoan. Hamar herritar baino gehiago baziren bertan, eta lehenengo, emakume batek hartu zuen hitza Patriciari zuzentzeko. Argitu nahi izan zion administrazio orokorretik ere jaitsi egin direla dirulaguntzak eta beraz, tokian tokikoari dagokiola finantzaketa. Zinegotzi sozialistak erantzun zion krisia leku guztietara iritsi dela, eta udaletxeak ez duela sosik. 
 
Hurrengo galdera gizon batek egin zion Borinagari berari. Jakin nahi izan zuen, Borinagaren ustez zela eman beharko litzatekeen herriaren euskalduntze prozesua. Herritarrak gehitu zuen, hemen ia denok garela elebidunak eta elebakarrak direnak gaztelaniaz hitz egiten dutenak direla. 
 
Udalbiltzako auzipetuei babesa emateko mozioa onartuta
EAJ, EA, Ezker Abertzalea, LAB eta herritarren babesa duen "Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari. Soraluzeko babes taldea"k mozioa aurkeztu zuten atzoko Plenoan Udalbiltzako auzipetuei babesa emateko. Udal Gobernu Taldearen eta EAJren aldeko zortzi boturekin eta PSE-EEren aurkako birekin onartu egin zen. (PP alderdiko Maria Garmendiak alde egin zuen arrazoi pertsonalak medio).
 
Jose Luis Arizaga alkateak deidaldia egin zuen ekainaren 17an Bilbon egingo duten manifestaziora joan eta Udalbiltzari babesa emateko.