Gaurko plenoan Udalbiltzari buruzko mozioa aurkeztuko dute

plaentxia_com 2010ko uzt. 7a, 12:27

Gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Udalbatzarra.

 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur arratsaldeko 19:00etan Udalbatzarra egingo da udaletxeko saio aretoan. Besteak beste, "Euskara Biziberritzeko 2010-2013 Plan Estrategikoa" onartuko dute, 2000. urtetik abian den 4 urteko plan honi jarraipena emango zaio. Halaber, Gobernu taldeak mozioa aurkeztuko du Udalbiltzaren gainean. Amaitzeko eskari eta galderak egiteko tartea zabalduko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.