Futbol zelaiaren inaugurazioa irailera atzeratu da

plaentxia_com 2010ko uzt. 6a, 14:15

Euriteen lur jauziek lanak mantsotu dituzte. Irudian lanak hasi zirenean, joan den otsailean.

 
 
 
 
 
 
 
Hasiera batean datorren asteburuan, uztailaren 17an izan behar zuen Ezoziko futbol zelaiaren inaugurazioak. Ordea, aurreko hilabeteko euri jasek lur jauzi bat eragin zuten zelaian eta hori konpondutakoan egingo dute inaugurazioa, seguruenik, irailean.
 
Horretarako zelaia inguratzen duen mendia sarez inguratuko dute. Gainera, belar artifiziala ere ipintzeke dago. Berritasunen artean jokalariek aldagela berriak izango dituzte eta zelaian ur putzuak ekiditeko sistemak ipiniko dituzte.
 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.