Gaurtik aurrera IV. Udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Beraz, badakizue, oporretara joanda bazaudete, edo joatekotan edo besterik gabe, udako argazki dotoreak aterako badituzu, bidali gurera. Epea irailaren amaituko da, beraz, bi hilabete baino gehiago dituzue parte hartzeko!
Hona hemen lehiaketako oinarriak:
IV. UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA
- Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
-Egilearen izen-abizenak.
-Harremanetarako telefonoa.
-Argazkia non ateratakoa den.
-Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
- Argazkiak jasotzeko epea: irailaren 30a.
- Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
- Bidali argazkiak eta aipatutako datu GUZTIAK e-postaz aldizkaria@pilpilean.com helbidera edo Pil-pilean Euskara Elkartera.
- Egoitzara ekartzekotan, kartazal batean sartuta (egilearen izen-abizenekin), CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Udako argazkiak izango dira: berdin da aurtengo udan ateratakoa izatea edo beste uda batekoa.
- Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
- Epaimahaia Kontrargi argazki kolektiboko kideek osatuko dute.
- Argazki guztiak Plaentxia.com webgunean eskegiko dira.
SARIA:
Irabazlearentzako, landetxe batean asteburu-pasa. Bigarren sarituarentzako Txurrukan bazkaria.