Soraluzeko "Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari" babes taldeak antolatuta, gaur arratsaldeko 19:30ean Miren Josu Aranburuk hitzaldia eskainiko du Zinean. Aranburu Urretxuko zinegotzi ohia eta auzipetua da, Udalbiltzaren aurkako sumarioan 22 lagun daude, bera tartean. ETA-ko kide izatea eta erakuderako dirua biltzea egozten diete denei. Datu edo frogarik aurkeztu ez den arren, 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari egin behar diote aurre auzipetuek.
Hurrengo egunetako babes ekimenak
Uztailak 3, zapatua: Babesa ematen duen sare sozialaren aurkezpena eta ondoren bideo emanaldia Zinean. Amaieran talde argazkia aterako dute.
Uztailak 7, eguaztena: Mozioa aurkeztuko dute osoko bilkuran, 19:00etan.
Uztailak 15, eguena: "Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari" elkarretaratzea 19:30ean Plaza Barrixan.