Industriak egin dio grebari jarraipen handiena Soraluzen

plaentxia_com 2010ko eka. 30a, 14:36

Atzoko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak nahiko oihartzun handia izan zuen herrian. Sindikatuen arabera, industria mailan enpresa eta fabriken % 75-80ak itxi egin zuten. Udaletxea ere egun guztian itxita egon zen. Mesedeetako Amaren egoitzak gutxieneko zerbitzuak izan zituen eta merkataritzan, %70 goizetik itxita egon zen. Arratsaldean, goizez zabalik egon zirenek ere itxi egin zuten, denek taberna batek ez ezik. Web gune honek anbulategiko daturik jasotzerik ez du lortu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.