53 urteko soraluzetar bat hil da Karakaten bihotzekoak jota

plaentxia_com 2010ko eka. 30a, 13:02

Atzo J.H. 53 urteko soraluzetarra hil zen Karakaten, mendi buelta egiten ari zela bihotzekoak eman zionean. Herrizaingo Sailaren arabera, eguerdiko 12ak inguruan Ertzaintzak dei bat jaso zuen Karakaten gizon bat zegoela azalduz, eta bihotzekoak eman eta gero konorterik gabe zegoela ohartaraziz. Ertzaintzaren mendiko brigada bertaraino joan eta 4x4 ibilgailu batean irisgarritasun hobe bateko lekura eraman zuten gizona. Erreanimatzen saiatu ziren arren, soraluzetarrak heriotza naturala izan zuen, bihotzekoak jota hil zen. Handik gorpua helikopteroan garraiatu zuten.