Allegro Elkarteak 50. urtebetetzea ospatzen jarraituko du asteburuan. Bihar goizeko 11etan "Lagun giroan" argazki erakusketaren inaugurazioa izango da Plaza Barrixan. Gero kiroldegiko erakustaretoan ipiniko dute eta uztailaren 10a bitartean bisitatu ahal izango da.
Inaugarazioaren ostean, Ezoziko Ama abesbatzaren kontzertua egongo da Plaza Barrixan. Ordu betera elkarteko bazkideek salda, txorizoa eta ardoa banatuko dute herritarren artean. 14etan bazkide sortzaileei eskainitako ohorezko aurreskua egingo dute eta gero denek batera bazkalduko dute.