Metaleko greba arrakastatsua izan da

plaentxia_com 2010ko eka. 24a, 02:00

Herriko metalgintza sektoreak egindako lau eguneko lanuzteak %80ko jarraipena izan du. Bestalde, ekainaren 29an greba deialdia luzatu dute ELA, ESK, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek eta CCOOk bere aldetik. (+gehiago)

 
LAB eta ELA sindikatuen arabera arrakastatsua izan da herrian metalgintza sektoreak egin duen lau eguneko lanuztea. Sindikatuen hitzetan langileen %80-85ak egin du greba, gehienbat GOL, Pascual Churruca, Talleres Urrestarazu eta Iraola enpresetan. 
 
Ekainaren 29an greba orokorra deitu dute 
Bestalde, ekainaren 29an greba orokorra egiteko deialdia luzatu dute ELA, ESK, LAB, STEE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek eta CCOOk bere aldetik.  Mobilizazioak iragarri dituzte egun horretarako, langileen eta pentsiodunen laguntzak murriztearen aurka agertu nahi dute, neurri antisozialak salatu eta alternatibak badaudela erakutsi.