Zortzi bikotek egin dute aurrera V. Emakumeen Pala Txapelketan

plaentxia_com 2010ko eka. 22a, 12:52

Bigarren fasea aste honetan bukatuko da eta lau bikote finalerdietara sailkatuko dira.

 
 
 
 
 
 
 
V. Emakumeen Pala Txapelketa bigarren fasean dago.18 bikote hasi ziren txapelketa jokatzen eta 8k egin dute aurrera. Partidu batzuk atzeratu egin dira eta datorren astean izango ditugu fase honetako emaitzak, partidu batera jokatuko dute eta irabazleak finalerdietara sailkatuko dira, hau da, lau bikote. 
 
Hauek dira bigarren fasea jokatzen diharduten bikoteak eta eskuratu dituzten puntuak:
 
V EMAKUME PALA TXAPELKETA: 2. Faseko sailkapena
 
                                                                     PUNTUAK
Irati Iñurrieta - Amaia Ariznabarreta        5
Iosune Egaña - Ainara Ladron                  5
Oinatze Silvetti -Onintza Narbaiza          5
 Lorea de Castro - Alana Berraondo       4
Nere Aranberri - Rosa Etxeberria            4
Hiart Arluziaga - Ezozi Ariznabarreta      4
Karle Eguren - Edurne Fernandez          3
Nagore Heriz - Sandra                               3
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.