Aurreko zapatuan Guardia Zibilak bi mendizale plaentxiar erreskatatu zituen Huescako Pirinioan, Aguerriko tontorrean 2449 metroko altueran. Bi mendizaleak 42 urteko Antxon A.A. eta 43 urteko Gorka Z.E. dira. Arratsaldeko 19:30ean aurkitu zituzten eta osasun egoera onean zeuden. Antza behelainoak bidetik atera zituen. Guardia Zibilak Gabardito aterpetxera gidatu zituen bi lagunak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.