Aurreko urtean moduan aurten ere Soraluzetik Debako hondartzara joateko autobus zerbitzua ipiniko du Euskotrenek. Zerbitzu hauek gaur hasiko dira eta lanegunetan erabiliko dira, ekainaren 21a eta uztailaren 25a bitartean eta uztailaren 26a eta irailaren 5a bitartean.
Ekainak 21-uztailak 25 (lanegunetan)
7.30-8.30-12.30-13.30-14.30 eta 17.30 orduetan Eibarrera doan autobus berdinak Debara jarraituko du bidaia. Soraluzeko bidaiariak autobus barruan jarraituko dute.
Bueltarako Debatik 20.00etan irtengo du autobusak. Elgoibarren geratu ondoren 20.25ean iritsiko da Soraluzera.
Uztailak 26-Irailak 5 (lanegunetan)
12.30 eta 16.30, herritik Eibarrera eta autobus berdinean Debara
Itzultzeko 17.25 eta 20.25 egongo da autobusa. Eibartik pasa ondoren Soraluzera. Hondartzako zerbitzu hauek EUSKOTREN enpresarekin eskainiko dira.