Sorgin dantza ikastaroa Sanjuan suaren inguruan egiteko

plaentxia_com 2010ko eka. 15a, 13:59

Ikastaroa bihar eta barixakuan izango da Goiko Eskolan.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ekainaren 23an, baserrietan eta kalean suak piztuko dira eta halaxe egingo da Plaza Barrixan ere. Iluntzeko 21etako afari meriendaren ostean, gaueko 23etan suaren inguruan sorgin dantza egingo da. Ez dakienak ikasteko aukera izango du bihar eta barixakuan, Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatu duen Sorgin Dantza ikastaroan. Bihar, hilak 16 19tan eta barixakuan, hilak 18, 19:30ean Goiko Eskolan.
 
Animatu eta egin dantza eta salto Sanjuan suaren bueltan!
 
{mosimage} 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.