Joan dira Soraluzeko Euskal Jaiak. Tamalez, euria ere protagonista izan da eta festa herriko kaleetan ospatzea eragotzi du. Ekainaren 6an hasi ziren jaiak Haurren Euskal Jaiarekin batera. Debagoienako ume dantzariak eta Urrats Dantza Taldekoak frontoian batu ziren dantzarako.
Ekainaren 9an buruzko zapia
ipintzen trebatzeko ikastaroa
eman zuen Urrats Dantza Taldeak eta dozena bat lagun izan ziren
Plaentxi Herri Ikastetxeko aretoan.
Urte askoren ostean bertso saioa ere antolatu zuten, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Andoni Egañarekin. Zinea bete egin zen eta saio ona eskaini zuten.
Asteburu honetan berriz, Erromerixa Eguna ospatu dute. Eguraldiak ere kalte egin zion egunari eta pena izan zen Ezozin beharrean kalean ospatu beharra. Hala ere, dantza girorik ez da falta izan eta antolatzaileak pozik agertu dira.
Argazki guztiak
MEDIATEKA n daude, Euskal Jaiak argazki bildumaren barruan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.