Motorrarekiko zaletasunak 50 lagun inguru batu zituen Motoclubaren urteurrenean

plaentxia_com 2010ko eka. 14a, 14:44

Eguraldiak iaz baino jende gutxiago erakarri zuen.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Motoclub Plaentxik XIII urteurrena ospatu zuen atzo. Eguraldiak iaz baino jende gutxiago erakarri zuen baina hala ere 50 lagunetik gora etorri ziren.
 
Motorren gainean ohiko txangoa egin zuten, Soraluzen irten eta Eibar, Ermua, Zaldibar, Berriz, Elorria, Kanpazar, Arrasate, Bergara, Osintxutik pasa eta Soraluzen amaitu zuten. Euri pixkat egin zien bidean baina itzulerakoan errepidea lehor zegoela jakinarazi dute Motoclub-eko kideek. 14etan frontoian babajana egin zuten eta opariak ere banatu zituzten motorzaleen artean. 
 
 
{mosimage} 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.