Ekainaren 13an Motoclub Plaentxik hamairugarren urteurrena ospatuko du. Aurreko urteetan moduan, inguruko herrietako eta kanpoko motorzaleak gonbidatu dituzte Soraluzera, egingo duten ibilbidean eta geroko bazkarian parte hartzeko. Bazkarira doanak 10 euro ordaindu beharko ditu. Iaz 130 motorzale batu ziren herrian.
Motoclub Plaentxiren XIII urtemuga
9:30-11etara Inskripzioa Bolia tabernan
11:30ean motorretan irteera. Ibilbidea: Soraluzen irten eta Eibar, Ermua, Zaldibar, Berriz, Elorrio, Kanpazar, Arrasate, Bergara, Osintxutik pasa eta Soraluzen amaituko dute.
14:30ean babajana frontoian. Bazkarian zehar opariak zozketatuko dituzte motorzaleen artean.
16etan hurrengo urtera arteko agurra.
{mosimage} |