III. Erromerixa Eguna Ezozin

plaentxia_com 2010ko eka. 10a, 14:30

Ohiturari jarraituz, biharko Erromeria Egunean Ezozira igoera egingo da herriko trikitilariekin kalejiran. Eguna Xero Xieteren erromeriarekin amaituko da.  

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aurten hirugarren aldiz ospatuko da erromerixa eguna Ezoziko auzoan. Zapatuan izango da, Euskal Jaiko egitarauaren barruan eta antolatzaileek plaentxiatarrak animatu nahi dituzte jai girora hurbiltzera. Goizeko 11etan hasi eta egun guztian zehar egongo da trikitixa giroa, erromeria, bolo txapelketa eta Xero Xieteren erromeria eguna amaitzeko.
 
Antolatzaileek ondorengo oharrak eman dituzte: Bazkaria eta kafea norberak berea eraman behar du, mahaiak eta aulkiak bertan egongo dira eta bazkaltzeko lekua hartzeko Iratxo Goxodendan izena eman beharko da. 
 
 
III. Erromerixa Eguna Ezozin
 
11etan sala eta txorizoa Plaza Barrixan
Jarraian, Ezozira igoera herriko trikitilariekin kalejiran
 
12:30ean erromeria Ezoziko plazan, Arrasateko dultzaineroekin eta herriko trikitilari eta musikariekin. Tartean, Larrain dantza egingo da. 
 
14etan bazkaria
 
18etan "Herrixa dantzan Ezozin". Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Patxi monteroren gidaritzapean, plaza dantza errazak.
 
19etan bolo txapelketa
 
19:30ean Xero Xieterekin erromeria