Goi mailako bertsolarien saioa izango da bihar Zinean

plaentxia_com 2010ko eka. 10a, 13:35

Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus eta Andoni Egaña etorriko dira, Txapelketa Nagusiko lau onenak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar gauean kategoriako bertso saioa izango da Soraluzen. Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko lehenengo lau onenak indarrak neurtuko dituzte kiroldegian. Han izango dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jon Maia. Gai jartzaile berriz, Unai Elizasu. 
 
Sarrerak kiroldegiko harrera gunean erosi daitezke, 8 eurotan. Bihar 14:00ak arte eta jaialdia hasi baino ordu erdi lehenagora arte, lehiatilan. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.