Marta Otero soraluzetarrak bigarren aldiz irabazi du Cristina Eneako ipuin lehiaketa

plaentxia_com 2010ko eka. 10a, 12:35

"Una nueva experiencia" da ipuinaren izena.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Marta Otero soraluzetarrak Donostiako Cristina Enea Fundazioko ipuin lehiaketa irabazi du. "Ingurumena zaindu dezagun" gaiaren gainean idatzi behar zuten parte hartzaileek. Oteroren ipuina "Una nueva experiencia" izan da eta Lehen Hezkuntzako gaztelaniako saria eskuratu du.
 
Plaentxi LHI 6. mailako ikasle honek iaz ere irabazi zuen "Fernando Superzuhaitza"-ren ipuinarekin, euskerazko kategorian. Ipuinak zuhaitz bakarti baten eta neskatila kementsu baten arteko harremana kontatzen digu. Zuhaitza, kutsaduraren erdian isolatuta dago eta neskatilaren laguntzarekin arazo pertsonalak eta ingurugiroarenak ere konpontzen hasiko da. Fundazioaren arabera, ipuin honek ingurugiroarekiko ardura eta laguntasunaren beharra uztartzen zituen.