Luis Lascurainen margoak Oreka Art galerian

plaentxia_com 2010ko eka. 9a, 12:39

Ekainaren 18tik 27ra iraungo du erakusketak.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Oreka Art galeriak beste erakusketa bat aurkeztuko du datorren ekainaren 18an. Oraingoan Luis Lascurainen (Bergara, 1951) "Bergara, Paris, Soraluze, New York" erakusketa ekarriko du Ramirez galeriako arduradunak.
 
Obra errealista lantzen du bergararrak. Lascurainek txikitatik jaso du margoarekiko zaletasuna familian. 1968an Bergarako margolarien kolektiboak egindako lehenengo erakusketan parte hartu zuen. Gero arkitektura teknikoa Burgosen ikasi eta marrazketa artistikoa, formen eta konposizio analisia Valladoliden. 
 
Erakusketa ekainaren 18tik 27ra bitartean egongo da ohiko ordutegian. Informazio gehiago www.lascurain.es webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.