Buruko zapia ipintzen trebatzeko ikastaroa emango du bihar Urratsek

plaentxia_com 2010ko eka. 8a, 14:25

Arratsaldeko 19:00etan izango da, Plaentxi H.I.-ko aretoan.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bihar arratsaldean buruko zapia ipintzen trebatzeko ikastaroa emango du Urrats Dantza Taldeak. Euskal Jaiko egitarauaren barruan antolatu dute ikastaroa. Joan den azaroan Ane Albisu izan zen herrian, "Gure jantziak azken 100 urteotan, zer, noiz eta nola jantzi?" hitzaldia eta zapia ipintzen trebatzeko ikastaroa eman zituen. Oraingoa Urratsek hartuko du erreleboa. Ikastaro paregabea zapatuan Erromerixa Egunean dotore-dotore janzteko! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.