Elkartasun Eguna giro onean joan zen zapatuan. Eguerdi aldean umeentzako puzgarriekin ekin zioten egunari eta bien bitartean grafitiak egiten aritu ziren kontzertuak egingo ziren hiru guneetan ipintzeko. 13:30ak inguruan agertu ziren joaldunak eta herriko kaleetan gora eta behera izan ziren, zanpantzarren erritmora presoen aldeko manifestazioa atzetik zutela. Bazkaria 15:00ak aldean egin zen eta ostean, arrankatzen joan ziren kontzertuak.
Plaza Barrixan Josuk jo zuen, gitarra espainiarrak lagunduta bere kantu propioak eskaini zituen. Bien bitartean, Zubi Nagusian Napoka Iria hasi zen jotzen, euren kantuak eta pare bat bertsio eskaini zituzten. Gaztelupeko terrazan uekillo eta peskaillak jo zuten, gitarra espainiarra bana aldean, kontzertu instrumentala eskaini zuten. Azken kantuetako batean Olatz Sebalek Mikel Laboaren kantu bat abestu zuen bi mutilen laguntzarekin. Aitorrek berriz, Kalebarrenen jo zuen, gitarra elektrikoa eskuan, organiloa, perkusioa eta txirulaz lagunduta.
Hauen ostean Kaosarenerasoak taldeak jo zuen ordu erdiz Gaztelupe parean. Zubi Nagusian berriz, Hank Eibar-Bergara-Elgoibarko taldea aritu zen eta Plaza Barrixan berriz Klabo Oxidado plaentxiarrak.
Goizean jolasak, graffitiak eta joaldunak
Herri bazkaria
Arratsaldeko kontzertuak
Josu Plaza Barrixan.
Napoka Iria Zubi Nagusian.
Peskailla & Uekillo Gaztelupeko terrazan.
Klabo Oxidado Plaza Barrixan.
Kaosarenerasoak Gaztelupeko terrazan.