Atzo arratsaldean zirkoa etorri zen Soraluzera eta herriko txikienek ederki gozatu zuten ikuskizuna. Frantziako konpainia, "Le cirque d´Alexandre Couget" zirko familiarra izan arren, denetarik izan zuen. Pailazoak, trapezistak, suarekin malabareak, animaliekin espektakuluak... ikuskizuneko momentu batean publikoko emakume bat ere atera zuten karparen erdira jolas barregarri bat egitera!
Urteak ziren Soraluzera zikua etortzen ez zela eta jendearen ikusminak
karpa bete egin zuen. Zenbait kanpoan geratu ziren, ezin sartuta eta
gaur, bigarren aukera bat egongo da zirkoa ikusteko, 19:00etan Ezoziko
aparkalekuan.
Hona atzoko momentu batzuk:
Argazkiak Itziar Agirre.