Urte askoren ondoren Zirkoa etorriko da Soraluzera domeka arratsaldean. Konpainia frantziatik datorren familia batena da, "Le Cirque d´Alexandre Couget" (Alexandre Couget-en zirkoa) eta familiako kideek osatzen dute. Ezoziko futbol zelaiko aparkalekuan muntatuko dute karpa, 168 m2koa. Animaliak ekarriko dituzte, bi yama, ahuntza eta ponia. Pailazoak eta trapezistak ere izango ditu. Aurretik Zumarragan eta Bergaran egon da eta kritika onak jaso
ditu konpainia honek.
Beraz, Haurren Euskal Jaiaren ondoren zirkora joateko parada ezin hobea izango dute herriko umeek, asteburu bete-betea!